Covid19 | Datuak egunez egun

Beterri-Buruntza osoan Osakidetzaren adierazlea gorriz ageri da

Jon Ander Ubeda 2020ko urr. 26a, 17:41

©Noaua

Gipuzkoako datuak goruntz doaz etengabe, eta azken asteetan ezagun egin den “semaforo gorria” eskualde osoan piztu da. Astigarraga izan zen lehen herrigunea, Urnieta bigarrena. Eta atzetik iritsi ziren Hernani eta Andoain. Astelehen honetan jakin da Lasarte-Oria eta Usurbil ere gorriz irudikatu dituela Osakidetzak.

Asteburuko kasu positiboen kopurua, herriz herri, ostiraletik igandera.

  • Andoain: 21 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 669,12.
  • Astigarraga: 17 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 1100,32.
  • Hernani: 62 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 944,39.
  • Lasarte-Oria: 17 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 531,21.
  • Urnieta: 48 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 2294,02.
  • Usurbil: 10 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 553,97.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!