Covid19 | Datuak egunez egun

Alarma egoera Euskadira egokitu du Jaurlaritzak

Aiurri 2020ko urr. 26a, 19:26

Gaueko 23:00tik goizeko 06:00tara mugikortasuna galeraziko da, Espainiako Gobernuak proposaturikoarekin bat eginez. Euskaditik irtetea mugatu egin da, salbuespeneko jardueretan atera ahal izango da soilik erkidegotik. Udalerriei dagokionez ere, antzeko neurria hartu da. Udalerri batetik bestera lanerako, ikasteko edo zaintzarako mugitu ahal izango da.

[DEKRETU OSOA KLIK BAKARRERA]

Sei lagunera mugatuko da harreman sozialetarako jende kopurua. Aurretik ezarritako neurriak bere horretan geratuko direla adierazi du Sagardui sailburuak.

Lehendakariaren araudia bihar goizeko 06:00tan sartuko da indarrean, hasiera batean 15 eguneko iraupenarekin.

Ostalaritza 23:00ak arte

Gorriz dauden udalerriak gaurko araudira egokituko dira, eta antza denez, tabernak eta jatetxeak gaueko 23:00tarako itxi beharko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!