Covid19 | Datuak egunez egun

Andoaingo, Urnietako eta gorriz dauden herrietako taberna eta jatetxeetako ordutegia 23:00ak arte zabalik

Jon Ander Ubeda 2020ko urr. 27a, 09:35

Aurreko astean LABI Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzordeak gorriz zeuden udalerrietan ostalaritzaren irekiera 21:00ak arte mugatu zuen. Zalaparta handia eragin zuen, Andoainen behintzat bai. Gaur indarrean sartu den araudi berriarekin, tabernak eta jatetxeak gaueko 23:00ak arte irekita egon ahal izango dira.

Neurriak aste osorako eragina izango du, eta erabiltzaileek kontutan hartu beharko dute 23:00tarako etxean egon beharko dutela.

Araudiaren 9. puntuan ageri da neurri berria: “Ostalaritza eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuek, terrazek barne, 23:00ak baino lehen itxi beharko dute, barne hartuko da bezeroak ateratzea, 23:00etan zirkulazioa mugatu baino nahikoa lehenago. Lokala itxita egon beharko da jendearentzat eta ezin izango da berriro ireki 06:00ak baino lehen. Neurri horiek asteko egun guztietan aplikatuko dira, jaiegunak barne”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!