Covid19 | Datuak egunez egun

Goranzko joerak jarraitzen du, 18 kasu Andoainen eta 13 Urnietan

Aiurri 2020ko urr. 29a, 12:34

Eskualdeko egoera benetan kezkagarria da. Urnietan baheketa orokorra egin zen arren, positiboek goruntz egiten jarraitzen dute. Andoaingo kasuan, egun batean jasotako daturik kezkagarrienak bildu ditu. Aiztondon ere, kasuek gora egin dute; Amasa-Villabonan 6 positibo, Zizurkilen 3 eta Asteasun bakarra.

Atzo, 17.159 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.226 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 125 kasu zenbatu dira Araban, 524 Bizkaian eta 564 Gipuzkoan; 13 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen erabilerari dagokionez, Osakidetzan ospitaleratutako pertsonen kopurua jaitsi egin da. Azken bi egunetan 405 pertsona zeuden, eta atzoko datuen arabera 386 daude egun ospitaleetan. Ospitaleratze berrien datua ere nabarmen jaitsi da, 73tik 57ra 24 ordutan. ZIUn ordea igoera egon da, 75 pertsonatik 79ra.

PCR POSITIBO BERRIAK URRIAK 26- AZAROAK 1

HERRIA

URR 26 URR 27 URR 28 URR 29 URR 30 URR 31 AZAR 1

ANDOAIN

3 10 18        

URNIETA

3 13 15        

ZIZURKIL

3 3 3        

VILLABONA

1 5 6        

ASTEASU

0 1 1        

ADUNA

0 0 0        

GIPUZKOA

413 511 564      

 

PCR POSITIBO BERRIAK URRIA 19-25

HERRIA

URR 19 URR 20 URR 21 URR 22 URR 23 URR 24 URR 25

ANDOAIN

1 5 10 8 5 10 6

URNIETA

14 12 15 18 21 16 11

ZIZURKIL

4 4 1 2 1 2 0

VILLABONA

0 6 2 3 6 3 1

ASTEASU

0 1 1 5 6 0 2

ADUNA

0

0 0 1 0 0 0

GIPUZKOA

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!