Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera kezkagarria da eskualdean, 33 kasu gehiago zenbatu dira

Aiurri 2020ko urr. 30a, 12:31

Gipuzkoan positiboek goruntz jarraitzen dute eta euskaldean ere ez du etenik. Urnietan, baheketa orokorra egin zen arren, kasuek ez dute behera egiten. Andoainen eta Amasa-Villabonan ere kasu ugari agertu dira. Atzo 43 kasu izan ziren eskualde osoan, eta gaur 33.

Atzo, 16.237 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.325 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 140 kasu zenbatu dira Araban, 605 Bizkaian eta 570 Gipuzkoan; 10 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen erabilerari dagokionez, atzo agertu ziren datu hobeak errotik aldatu dira. Osakidetzan ospitaleratutako pertsonen kopurua igo egin da, eta berriro ere 400 pertsonako mugan daude. Ospitaleratze datua igo egin da, eta baita ZIUkoa ere. Zainketa Intentsiboetako Unitatearen hazkundean ez dago etenaldirik. 84ra igo da kopurua. Tendentzia horrekin jarraituz, 15 egunetan ZIUn daudenen pertsonen kopurua bikoiztu egingo da.

Eskualdeko kasuak

  • Urnietan 14 kasu zenbatu dira.
  • Andoainen 9 kasu zenbatu dira.
  • Amasa-Villabonan 5 kasu zenbatu dira.
  • Zizurkilen 3 kasu zenbatu dira.
  • Asteasun 2 kasu zenbatu dira.

PCR POSITIBO BERRIAK URRIAK 26- AZAROAK 1

HERRIA

URR 26 URR 27 URR 28 URR 29 URR 30 URR 31 AZAR 1

ANDOAIN

3 10 18 9      

URNIETA

3 13 15 14      

ZIZURKIL

3 3 3 3      

VILLABONA

1 5 6 5      

ASTEASU

0 1 1 2      

ADUNA

0 0 0 0      

GIPUZKOA

413 511 564 570    

 

PCR POSITIBO BERRIAK URRIA 19-25

HERRIA

URR 19 URR 20 URR 21 URR 22 URR 23 URR 24 URR 25

ANDOAIN

1 5 10 8 5 10 6

URNIETA

14 12 15 18 21 16 11

ZIZURKIL

4 4 1 2 1 2 0

VILLABONA

0 6 2 3 6 3 1

ASTEASU

0 1 1 5 6 0 2

ADUNA

0

0 0 1 0 0 0
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!