Ertzaintzaren kontrolak, baita mendian ere

Aiurri 2020ko urr. 31a, 10:44

Mugakide diren udalerrietatik haratago dabiltzan herritarrak zigortzeko neurriak iragarri zituzten, eta antza denez segurtasun indarrak horretan hasi dira.

Gaur goizean Andoni Urbistondoren txioak berehalako oihartzuna izan du:

 

 

Andoainen, esaterako, goizean goizetik dabiltza korrikalariak, txirrindulariak eta mendizaleak harat honat. Ondo aztertu beharrekoa da ibilbidea, Eusko Jaurlaritzak araudia argitara eman baitzuen aurreko astean.

Ez da kontutan hartu behar den neurri bakarra, Besabiko bidean. Auto gidariek trafikoari dagozkion oharrak zorrotz bete behar dituzte, trafikoan arazorik ez sortzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!