Covid19 | Datuak egunez egun

88 kasu berri asteburuan, baina ID tasak beherunzko joera erakusten du

Aiurri 2020ko aza. 2a, 12:35

Atzo, 12.452 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 972 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 64 kasu zenbatu dira Araban, 520 Bizkaian eta 368 Gipuzkoan eta 20 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Garapen epidemiologikoa

Andoain eta Urnieta gorriz agertzen badira ere, badira itxaropenerako datuak. ID tasak 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa duela astebeteko 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasarekin konparatzen du. Andoainen eta Urnietan bi aldagai beheruntz doazela ikus daiteke. Eta joera orokorra dela dirudi.

  • Andoaingo tasa urriaren 25ean 1,35ekoa zen, eta azaroaren 1ean 1,17koa da.
  • Urnietako tasa urriaren 25ean 3,09koa zen, eta azaroaren 1ean 1,30ekoa da.

Aiztondo mailan Villabonak igoera izan duen udalerri bakarra, 1,52etik 1,75era pasaz. Asteasuko eta Zizurkilgo eta Adunakoak beherunzko joera erakusten dute.

Oinarrizko birsorkuntza tasa:

  • Gipuzkoako tasa urriaren 25ean 1,22koa zen, eta azaroaren 1ean 1,05ekoa da.
  • Euskadiko tasa urriaren 25ean 1,23koa zen, eta azaroaren 1ean 1,09koa da.

Txanponaren bestaldean ospitalarekin loturiko albisteak agertzen dira:

  • Urriaren 24n ZIUn 74 lagun ziren, azaroaren 1ean 104.
  • Urriaren 24an ospitalean 351 lagun zeuden, eta azaroaren 1ean 469.

Eskualdean azken 72 ordutan jasotako datuak:

  • Andoain: 8 kasu (ostirala), 21 kasu (larunbata) eta 2 kasu (igandea)
  • Urnieta: 13 kasu (ostirala), 10 kasu (larunbata) eta 10 kasu (igandea)
  • Amasa-Villabona: 7 kasu (ostirala), 10 kasu (larunbata) eta kasu bakarra (igandea)
  • Asteasu: kasurik ez (ostirala), 2 kasu (larunbata) eta kasurik ez (igandea)
  • Zizurkil:  Kasu bakarra (ostirala), 3 kasu (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

PCR POSITIBO BERRIAK URRIAK 26- AZAROAK 1

HERRIA

URR 26 URR 27 URR 28 URR 29 URR 30 URR 31 AZAR 1

ANDOAIN

3 10 18 9 8 21 2

URNIETA

3 13 15 14 13 10 10

ZIZURKIL

3 3 3 3 1 3 0

VILLABONA

1 5 6 5 7 10 1

ASTEASU

0 1 1 2 0 2 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

413 511 564 570 591 592
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!