Ignacio Garitano Osasun sailaren eta Osakidetzaren zaintza eta kontrolerako programaren koordinatzaileak COVID-19aren bilakaera epidemiologikoa azaldu du, hedabideen aurreran. Arduraz jokatzen jarraitzeko deia egin du: “Norbaitek sintomarik badu, lehenbailehen jarri behar du harremanetan osasun zentroarekin. Une horretatik aurrera eta testa egin arte itxaron gabe jarrera arduratsuena autoisolamendua da”.