Eskualdeko alkateak ospitale publikoaren alde agertu dira

Aiurri 2020ko aza. 9a, 07:40

Arantxa Irazusta Alegiko alkatea, Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkatea eta Igor Zapirain Ibarrako alkatea.

Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek 'Tolosaldeko Alkateen Mugimendua'rekin bat egin dute.

Urriaren hasieran Tolosako Asuncion Klinikan koronabirusak izan zuen agerraldiak hautsak harrotu zituen, eta lehendik ospitalaren kudeaketari buruz zegoen mesfidantza areagotu egin zen. Haserre hori joan zen urriaren 17ko manifestazioan ikusi ahal izan zen, Tolosako kaleetara jende asko hurbildu baitzen. Eskualde osotik eta baita Andoaindik ere. Ez baita ahaztu behar Andoaingoentzat ere Tolosakoa dela erreferentziazko ospitala. Andoaingo Udala, gaur gaurkoz, ez dago 'Tolosaldeko Alkateen Mugimendua'n lerratuta. Gizartearen zati batean behintzat nabarmena den ezinegona aintzat hartu dute eskualdeko alkate gehienek, eta "Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak" izeneko ekimena abian jarri dute. Ibarran egin zuten aurkezpen ekitaldia, eta bozeramaileen artean aritu zen Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkatea.

Eskualdeko osasun publikoaren egoerak kezkatuta, 25 alkatek beharrezkoa ikusten dute osasun mahaiaren osaketa: "Parte-hartze prozesua martxan jartzeko eskatu genion Eusko Jaurlaritzari; eragile, udal eta Eusko Jaurlaritza parte izango diren mahai bat osatzeko".  Tolosaldeko herri guztiek noranzko berean lan egiteko momentua dela uste dute, eskualde gisa jokatuz. Alabaina, Tolosako alkateak manifestazioaren bezperan egindako adierazpenak ez du gehiengoaren izpiritua jarraitzen: "Alkate batzuen aldebakarrekotasun jarrerak harrituta utzi gaitu. Ez zaigu iruditzen protagonismo bila aritzeko gaia eta garaia denik. Eskualde bezala jokatzeko momentua da, guztiok noranzko beren lan egiteko. Denak ados gaude herritar guztien osasun beharrak bermatuko dituen ospitale publikoa behar-beharrezkoa dugula". Osasun publikoaren alde agertu diren alkateek, funtsean, lau aztergai nagusiei heldu nahi diete:

  • Tolosaldeko osasun arretaren definizioa.
  • Asuncioneko langileen etorkizuna.
  • Ospitale berriaren kokapena.
  • Prozesua aurrera eramateko epeen zehaztapena.

 

Albistea osorik, Aiurri hamaboskariaren 570. zenbakian

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!