Larunbatean jarriko da indarrean, azaroaren 7an. Eta hilabete osorako izango da. Uneoro aztertuko dute egoera.
NEURRI BERRIAK
- Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.
- Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.
- Eliza eta erlijio jardueretan aforoa %35-ekoa izango da.
- Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.
- Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.
- Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.
- Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.
Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea; eta
- Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.
ERAGINDAKO SEKTOREEI LAGUNTZEA
Lehendakariak gaineratu du LABIren barruan pandemiak eragindako sektoreentzako laguntza-ildoen balorazio bat partekatu dela. Zehazki, merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren arloko laguntzak aztertu dira. Eusko Jaurlaritzak laguntza-programa guztiak indarrean mantentzen dituela gogorarazi du, eta kaltetutako sektoreekin zuzeneko harremanetan jarraituko du, planteatzen diren beharrei hobeto erantzuteko.
Dirulaguntza lerroa aztertzen ari direla aitortu du, bereziki merkataritza eta ostalaritzari dagokionez.
Urkulluren mezua gizarteari: "Zuhurtzia eta ardura eskatzen dugu, neurri guztiak betetzeko. Funtsezkoa da gure bizitza soziala eta murgikortasuna ahalik eta gehien murriztea. Bestela konfinamendu berri batera kondenatuta egongo gara. Eguberrietarako ahalik eta baldintza onenetan iritsi nahi dugu. Ahalegin kolektiboa izango da, proba gogor hau gainditzeko".
Beste erkidegoen bidetik
Estatu mailako beste erkidegoek egin bezala, kutsatzeak jaisteko ahaleginean hartutako erabakia da. Sektorearentzat kolpe gogorra izango da. Euskadin ospitaleratzeak eta UCI-ZIUn sartu diren gaixoen kopurua goruntz doa etenik gabe, eta horixe izan daiteke halako erabaki gogorra hartzeko erabakia.
Urkulluk adituek adierazi diotena azaldu du, pertsona asko asintomatikoak direla eta kutsatzeak eragin ditzaketela eurek jakin gabe.