Covid19 | Datuak egunez egun

Ostalaritzaren aldeko mezuak zabaltzen ari dira sareetan

Aiurri 2020ko azaroaren 6a

Ostalariek lehendik ere manifestazioa deituta zuten, datorren larunbaterako. Atzoko neurriak iragarri aurretik, pandemia hasi zenetik ostalaritzaren sektorea egoera oso kritikoan dagoelako manifestazioa deituta zuten. Okendo plazatik abiatuko da, arratsaldeko 17:30ean hasita.

 

Orain arte jasotako laguntzak urriak izan direla kritikatu zuten, eta ez dutela ezer jaso Eusko Jaurlaritzatik eta Espainiako Gobernutik: "Politikariei dagokie erabaki garrantzitsuak hartzea; euren esku dago herriak bizitza izatea edo ez". 

Sareetan ostalarien defentsako mezuak agertu dira:

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!