Covid19 | Datuak egunez egun

Bilakaera epidemiologikoa eta asistentzia-presioa goruntz doaz Euskadi osoan

Aiurri 2020ko aza. 7a, 13:10

Atzo, 12.618 proba diagnostiko egin ziren, eta horietako 1.445 positiboak izan ziren. (Positibotasunaren % 11,45). 638 Gipuzkoan eta UCI-ZIUetan 111 lagunetik 119ra igaro dira 24 orduko epean.

“Osasun-sistemaren kolapsoa saihestu nahi badugu, gaur eta orain jardun behar dugu. Gure bizitza soziala eta mugikortasuna ahalik eta gehien murrizteko eskatzen diet pertsona guztiei, bestela konfinamendura kondenatuta egongo baikara", adierazi du Gotzone Sagardui osasuneko sailburuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!