Pintxoak saltzen dituzten jatetxeek edo tabernek saldu al dezakete edaria edo alkohola etxeetara edo eramateko?
Bazkari-eskaera baten parte bada bakarrik, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Tabernek etxean kontsumitzeko edariak bakarrik sal ditzakete?
Tabernek eta jatetxeek edaria edo kafea zerbitzatu ahal izateko, janari-eskaera baten
parte izan behar dute.
Atera dezakegu maskota 22:00ak ondoren?
Ezin dugu maskota atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. 1.2. artikuluan aurreikusten diren jarduerak baino ezin dira egin; esate baterako, larrialdiko motiboren batengatik albaitariarenera eramatea.
Bisita ditzakete aitona-amonek bilobak, udalerri mugakideetan bizi ez diren kasuetan?
Ez dira “bisita” eta “zaintza” kontzeptuak nahastu behar. Familia-bisita bada, ezin da. Adingabea zaintzera joanez gero, bai, joan daitezke, Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren 2.2.e) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Horrelako galdera eta gehiago "OHIKO GALDEREN ERANTZUNAK Koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzak" dokumentuan irakur daitezke. 2020ko azaroaren 6an eguneratutako dokumentua da eta sarreran adierazten denez, "Kurba epidemiologikoaren datuak eta bilakaera kontuan hartuta, ezarritako neurrien prebentzio-helburuan zorroztasuna areagotzeko irizpidearekin egin da eguneratze hori".