Tokiko merkataritza sustatzeko mezu-katea

Aiurri 2020ko aza. 9a, 12:00

Azken orduetan, sare sozialetan, tokiko merkataritza sustatzeko mezua zabaltzen ari da hainbat herritar. Besteak beste, honakoa proposatzen dute: Saltoki handiak eta online plataforma erraldoiak erabili beharrean, Olentzero edo hiru erregeei opariak tokian tokiko dendetan eskatzea.

Hauxe da mezua:

"Gabonetako erosketak bereziak izango dira aurten... Zenbait denda eta saltzaile txiki arrisku larrian daude. Eta proposamen bat dugu horren aurrean. Saltoki handiak eta online plataforma erraldoiak erabili beharrean, Olentzero edo hiru erregeei zera eskatzea: beren opariak tokiko saltoki txikietatik ekartzea: liburu-dendak, jatetxeak, ile-apaindegiak, artisauak, arropa-denda txikiak… Edo afari eder bat egitea zure kaleko jatetxean, ile-mozketa bat auzoko ile-apaindegian, bertako artisau bati bere lanen bat erostea… Fisioterapia edo masaje bono bat, gimnasioko sarrerak… Haientzat ere opari ederra izango litzateke, datorren urtean zabalik eta lanean jarraitzeko aukera emango genieke!

Tristea litzateke gure kaleetako denden argiak itzalita ikustea, ezta?

Lagundu dezagun tokiko ekonomia salbatzen!

Ez gizendu gehiago Amazon eta antzeko plataformak!

Mezu hau kopiatu, itsatsi eta zabaldu!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!