Zuberoako produktuz osatutako saskiak salgai, Xiberuko ikastolei laguntzeko

Aiurri 2020ko aza. 9a, 12:47

Hiru saski ezberdin daude salgai, 40 eurotik hasita. Helburua Zuberoako ikastolei ekonomikoki laguntzea da, euskararen transmisioak aurrera jarrai dezan.

2003tik Xiberoko ikastolek gabonetarako saskiak prestatzen dituzte tokiko ekoizpenekin. Iaz, 1.600 saski salduz 17.000 euroko dirulaguntza eskuratu zuten Zuberoako bi ikastolek. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.

Egun, bi ikastola dira Xiberoan. Basaburuan, Alozeko herrian lehena. Pettarrean, Sohütako herrian bigarrena. Alozen 38 haur dira eskolatuak ama eskolan eta lehen mailan. Sohütako Eperra ikastolan 93 haur biltzen dira ama eskolatik eta lehen mailara. Kolegioan Ikastolan jarraitzen duten haurrek Larzabalera joan behar izaten dute. Eta lizeoari dagokionez, aldiz, egun Baionakoa da Seaskaren lizeo bakarra.

Azken urte honetan, diru-sartze ekimen guztiak ezeztatuak izan dira. Abian jarriko dugun saski salmenta berria diru sartze bakarra izanen da, beraz oso beharrezkoa guretako. Aurreikuspenen arabera, abenduak 10 eta 11ean egingo da banaketa. 

Eskaera egiteko bi bide:

  • Gurean eskatu atxega@buhameak.eus helbidean. Asko eskertuko dugu kontu korronte bidez ordaintzea: ES08 3035 0036 15 0360702619
  • www.ikaskoli.eus webgunean

Eskualdeko salmenta gunea Andoainen dago, Martin Ugalde kultur parkean.

3 saski mota salgai:

Ahüzki - 40 euro

Produktuak:

  • Xerriki patea – 190g
  • Ahate gibel berrosatua – 125g
  • Eztia – 500g
  • Bixkotx poltsa artisanala – 150g
  • Ardi Gazna – 550g

Irati - 55 euro

Produktuak:

  • Xerriki patea – 190g
  • Ahate gibel berrosatua – 125g
  • Axoa: xahalki xehatua saltsan – 640g
  • Ezti Olha” eztia (edo hau faltatzen balitz, “Bortüko” eztia) – 500g
  • Bixkotx poltsa artisanala – 150g
  • Ardi Gazna – 550g

Orhi - 70 euro

Produktuak:

  • Ahate gibela – 200g
  • Bixkotx gatzatuak – 80g
  • Lukainka idorra – 230G
  • Azafrai erreximenta (edo hau faltatzen balitz, “Bortüko” eztia) – 250ml
  • Gazna – 1kg
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!