Covid19 | Datuak egunez egun

Hamar edo hamabost egunera UCI-ZIUko okupazioa jaitsiko dela espero du Osakidetzak

Aiurri 2020ko aza. 9a, 19:49

Ignacio Garitano Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zaintza eta Kontrolerako programaren koordinatzaileak Euskadiko egoera epidemiologikoa aztertu du, hedabideen aurrean: “Gaur egun 130 pertsona daude ingresatuta UCI-ZIUn, duela astebete baino 26 gehiago. 280 ohe daude zabalik, beraz COVID-19 pazienteen ohe guztien %46a suposatzen dute”.

Euskadi mailan astebete edo duela hamar egunetako kutsatuen eragina pairatzen ari garela adierazi du. Eta zera gaineratu: “Espero dugu gaixo gutxiago edukitzea. Espero dugu gaixo gutxiago edukitzea, hemendik hamar egunera edo bi astera nabarituko da UCI-ZIUko zenbakietan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!