Covid19 | Datuak egunez egun

Laguntzak azkartuko dituela iragarri du Jaurlaritzak

Aiurri 2020ko aza. 10a, 12:26

Urtearen amaierarako dirulaguntzak iritsiko direla bermatu du Javier Hurtado Dominguez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak. Prozedura erraztu egingo dutela adierazi du, berriki egin duen agerraldian: “ostalaritzako enpresa txiki eta ertain guztien egoera zaila ahalik eta azkarren arintzeko”. Dirulaguntza lerroak bikoiztu egin direla erantsi du. Neurriak hurrengo orduetan argitaratuko da Euskal Herriko aldizkaritegi ofizialean.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!