Covid19 | Datuak egunez egun

18 kasu gehiago zenbatu dira eskualdean

Aiurri 2020ko aza. 10a, 12:33

Oro har eskualdean kutsatze kasuek behera egin dute; 7 kasu zenbatu dira Andoainen, 6 Amasa-Villabonan, bina Zizurkil eta Asteasun, eta bakarra Urnietan. Gehitu beharra dago, Andoainek jada 1000ko birsorkuntza tasa gainditu duela. Urnietan, berriz, egoera hobetzen ari dela dirudi.

Atzo, 14.039 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.310 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 110 kasu zenbatu dira Araban, 631 Bizkaian eta 552 Gipuzkoan; 17 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 91 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 135 pertsona ZIUn daude.

Oinarrizko birsorkuntza tasari dagokionez, egonkor samar dago. Araban jaisten ari da, eta hori albiste ona da. Gipuzkoan azken urteetan jaisten ari da, pixkanaka. Bizkaian joera beretsua da, baina gorunzkoa.

Atzo iragarritakoaren bidetik, UCI-ZIUn eta ospitaleratzeetan igoera ematen ari da. Aurrikusitakoa dela adierazi zuen atzo Garitanok, datozen egunetan jaisteko itxaropenarekin.

Kutsatze kasuak azaroaren 9tik 15era:

HERRIA

AZAR 9 AZAR 10 AZAR 11 AZAR 12 AZAR 13 AZAR 14 AZAR 15

ANDOAIN

7            

URNIETA

1            

ZIZURKIL

2            

VILLABONA

6            

ASTEASU

2            

ADUNA

0            

GIPUZKOA

552          

Kutsatze kasuak azaroaren 2tik 8ra:

HERRIA

AZAR 2 AZAR 3 AZAR 4 AZAR 5 AZAR 6 AZAR 7 AZAR 8

ANDOAIN

4 19 13 11 13 10 7

URNIETA

5 8 4 6 7 6 2

ZIZURKIL

0 3 2 1 5 6 2

VILLABONA

4 10 4 12 9 12 2

ASTEASU

0 0 2 0 0 1 0

ADUNA

0 1 0 0 0 1 0

GIPUZKOA

490 630 671 663 633 528
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!