Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen positibo kopuruak gora egin du eta Larraulen lehen aldiz kasu bat hauteman da

Aiurri 2020ko aza. 11a, 12:32

Gipuzkoan kutsatze kasuak asko dira oraindik. Eskualdean guztira 29 positibo zenbatu dira; horietatik 16 Andoainen, 7 Zizurkilen, 3 Amasa-Villabonan, eta Asteasu, Urnieta eta Larraulen bana.

Nabarmendu beharra dago Urnietan egoera hobetzen ari dela, gaurkoan ere kutsatu bakarra zenbatu da. Datu harrigarria da, lehen aldiz, Larraulen kasu bat hauteman dela, pandemia hasi zenetik lehenengoa. Horrez gain, Zizurkilen 7 positibo gehiago egon dira, herri txikia izanik, datu adierazgarria.

Atzo, 17.890 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.401 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 142 kasu zenbatu dira Araban, 676 Bizkaian eta 569 Gipuzkoan; 14 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 133 pertsona ZIUn daude. Atzokoan baino bi lagun gutxiago. Bestalde, azaroaren 02tik 08ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 73 hildako egon direla.

Euskadin oinarrizko birsorkuntza tasa apalduz doa, pixkanaka. 1,05eko tasan dago Euskadi, eta Gipuzkoak 1,03koa du gaur. Joera hau, pixkanaka bada ere, jaisten ari da. Eta hori oso datu garrantzitsua da birusa kontrolatzeko garaian.

Kutsatze kasuak azaroaren 9tik 15era:

HERRIA

AZAR 9 AZAR 10 AZAR 11 AZAR 12 AZAR 13 AZAR 14 AZAR 15

ANDOAIN

7 16          

URNIETA

1 1          

ZIZURKIL

2 7          

VILLABONA

6 3          

ASTEASU

2 1          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

0 1          

GIPUZKOA

552 569          
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!