Covid19 | Datuak egunez egun

19 kasu gehiago zenbatu dira eskualdean

Aiurri 2020ko aza. 12a, 12:33

Eskualdean datuak apur bat hobetu dira atzokoekin alderatuz gero. Andoainen 9 kasu zenbatu dira, Amasa-Villabonan 3, Urnietan, Zizurkilen eta Larraulen bi, eta Asteasun bakarra. Une honetan Andoaingo intzidentzia tasa metatua 1.000ko langatik jaitsi da.

Atzo, 16.338 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.409 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 126 kasu zenbatu dira Araban, 663 Bizkaian eta 601 Gipuzkoan; 19 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

UCI-ZIUko kopurua beheruntz bigarren egunez jarraian

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 132 pertsona UCI-ZIUn daude. Gaur emandako datuekin, UCI-ZIUko kopurua beheruntz bigarren egunez jarraian jaisten ari dela ikus daiteke.

Birsorkuntza tasa ere beheruntz bigarren egunez jarraian

Bigarren egunez jarraian koska bat behera egin du birsorkuntza tasak, eta egun 1,03an dago. Gipuzkoa 1,00 tasan dago orain. Eta hortik behera birusaren zabalkundea kontrolpean dagoela esan ohi dute adituek.

Amasa-Villabona

Tasa altusa bada ere, azken egunetako intzidentzia tasa metatuari erreparatuta egoera egonkor dagoela esan daiteke.

Larraul

Laraulgo kasuak, berria izanagatik ere, ez luke inor harritu behar. Birusa nonahi dagoen seinale da.

Kutsatze kasuak azaroaren 9tik 15era:

HERRIA

AZAR 9 AZAR 10 AZAR 11 AZAR 12 AZAR 13 AZAR 14 AZAR 15

ANDOAIN

7 16 9        

URNIETA

1 1 2        

ZIZURKIL

2 7 2        

VILLABONA

6 3 3        

ASTEASU

2 1 1        

ADUNA

0 0 0        

LARRAUL

0 1 2        

GIPUZKOA

552 569 601      

 

Kutsatze kasuak azaroaren 2tik 8ra:

HERRIA

AZAR 2 AZAR 3 AZAR 4 AZAR 5 AZAR 6 AZAR 7 AZAR 8

ANDOAIN

4 19 13 11 13 10 7

URNIETA

5 8 4 6 7 6 2

ZIZURKIL

0 3 2 1 5 6 2

VILLABONA

4 10 4 12 9 12 2

ASTEASU

0 0 2 0 0 1 0

ADUNA

0 1 0 0 0 1 0

GIPUZKOA

490 630 671 663 633 528
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!