Babestutako edukiak

Eñaut Elorrietak kontzertu akustikoa eskainiko du asteburuan Udagoieneko Osteran

Aiurri 2020ko aza. 12a, 12:30

Azaroaren 13tik 15era Balmasedako La Encartada Fabirka-Museoan grabatutako Eñaut Elorrietaren kontzertu akustikoa doan ikusteko aukera egongo da www.udagoinekoostera.eus webgunean.

Bihar, azaroaren 13, hasten da Udagoieneko Osteraren XXI. edizioa modu oso berezian, eta azaroaren 29ra arte grabatutako hiru kontzertu eskainiko dira doan www.udagoienekoostera.eus webgunean.

Eñaut Elorrieta abeslariak Maite Larbururen konpainian biolinarekin eta Fernando Neira kontrabaxuarekin emango diote hasiera musika ziklo berriztatu honi, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa oholtza gisa erabiliz.

Abeslariak kontzertu oso berezia prestatu izan du toki honetarako eta horrek esan nahi du eskainiko den kontzertua berezia eta errepikaezina izango dela guztiz. Asteburu guztian zehar egongo da ikusgai Udagoieneko Ostera webgunean doan.

Kontzertua ikusteko linka: [KLIKATU].

Hurrengo kontzertuak
Ostiralero, azaroaren 29ra arte, kontzertu bat estreinatuko da eta asteburuan zehar webgunean egongo da ikusgai. Hona hemen programazioa:

  • Azaroaren 20tik 22ra – Zea Mays taldearen kontzertu akustikoa El Pobal burdinolan (Muskiz).
  • Azaroaren 27tik 29ra – Izaki Gardenak taldearen kontzertu akustikoa Arrantzaleen Museoan (Bermeo).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!