Koronabirusa

Ia 1.200 lagunek egin dute PCR proba

Aiurri 2020ko aza. 14a, 15:21

Iker Urruzola Zizurkilgo alkatea eta Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkatea Bear Zana pilotalekuan.

PCR proba herritar guztiei egiteko eskaera luzatu die Osakidetzari eta Osasun sailari Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo alkateek.

PCR proben lehen balorazioa egiteko agerraldia egin dute 14:00etan Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak eta Iker Urruzola Zizurkilgo alkateak. Bi egunetan 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak deitu dira PCR proba egitera, eta orotara %41ekoa izan da parte-hartzea. Amasa-Villabonako alkateak adierazi duenez, "eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz bihotzez parte hartu duten gazte guztiei".

Zizurkilgo alkateak azaldu du adin tarte horrekin "errealitate bat" baino ez dela ezagutuko, eta bi herrietako errealitatea bere osotasunean jakin nahi dutela. Horregatik, "eskaera luzatu nahi diegu Osasun sailari eta Osakidetzari, adin tartea 13-40 urte artekoa izan beharrean, herritar guztiei zabaltzea". Bestetik, gehitu du datozen egunetan jakingo dela emaitza erreala zein den eta "horrek erakutsiko digu zein izango diren hartu beharreko neurriak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!