Covid19 | Datuak egunez egun

52 kasu zenbatu dira azken hiru egunetan, horietatik 23 Andoainen, 13 Amasa-Villabonan eta 12 Zizurkilen

Aiurri 2020ko aza. 16a, 12:47

Eskualdean 52 kasu zenbatu diren arren, oro har, kutsatzeek beherunzko joera hartu dute. Andoainen kasuak apur bat gutxita dira, eta Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo kasuak baheketa orokorraren ondorio dira. Urnietako egoera nabarmen hobetu da eta asteburuan soilik positibo bakarra antzeman dute.

Atzo, 10.309 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 801 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 73 kasu zenbatu dira Araban, 407 Bizkaian, 307 Gipuzkoan; 14 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera

COVIDaren ondorioz 44 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 145 pertsona ZIUn daude.

Kutsatze kasuak azaroaren 9tik 15era:

HERRIA

AZAR 9 AZAR 10 AZAR 11 AZAR 12 AZAR 13 AZAR 14 AZAR 15

ANDOAIN

7 16 9 16 11 11 1

URNIETA

1 1 2 2 0 1 0

ZIZURKIL

2 7 2 2 4 5 3

VILLABONA

6 3 3 4 2 9 2

ASTEASU

2 1 1 1 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 1 2 0 2 0 0

GIPUZKOA

552 569 601 619 528 445

 

Kutsatze kasuak azaroaren 2tik 8ra:

HERRIA

AZAR 2 AZAR 3 AZAR 4 AZAR 5 AZAR 6 AZAR 7 AZAR 8

ANDOAIN

4 19 13 11 13 10 7

URNIETA

5 8 4 6 7 6 2

ZIZURKIL

0 3 2 1 5 6 2

VILLABONA

4 10 4 12 9 12 2

ASTEASU

0 0 2 0 0 1 0

ADUNA

0 1 0 0 0 1 0

GIPUZKOA

490 630 671 663 633 528
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!