LABIko koordinatzaileak nabarmendu duenez, urriaren amaieran eta azaroaren hasieran hartutako neurrien eragina nabaritzen hasi da. Datuek beheranzko joera adierazten dute baina hala ere Fernandezek zuhurtzia eskatu du. Ignacio Garitanok ere antzeko bidetik hitz egin zuen Eusko Jaurlaritzako egoitzan.