'Zaintza publikoa bizitzarako' lemapean mobilizazioa izan da Tolosan

Aiurri 2020ko aza. 17a, 13:05

Larunbaterako osasunaren eta eskubideen aldeko manifestazio nazionala deitu du Osasuna eta Eskubideak taldeak Bilbon.

50 lagun inguru bildu dira Tolosako Triangulo plazan ELAk deituta zaintzaren eredua aldatzea eskatzeko. 'Zaintza publikoa bizitzarako' dioen kartela eskuartean dutelarik hasi dute mobilizazioa Tolosako Triangulo plazan zaintza alorreko langileek eta ELA sindikatuko kideek. 11:30ean hasi dira protestan eta orduerdiz lema ezberdinak oihukatuz egon ostean, testua irakurri dute.

Hauxe adierazi dute testuaren bitartez:

Gaur hemen egotea gustatuko litzaigukeen guztientzat eta nire lehen oroitzapena beraientzat da: etxeko langileentzat grebarako eskubiderik eta oinarrizko lan eskubiderik gabe, kasu askotan esplotazio eta abusu baldintzetan merkantilizatutako zaintzaren funtsezko zati bat osatzen dutenentzat. Eta jakina, nire lankideentzat Eusko Jaurlaritzak Nafarroako gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuek grebarako eskubiderik gabe utzi baigaituzte gutako gehienak. Ni eta hemen egon nahi zuten eta egon ezin dutenen partez etorri zareten guztioi bihotz bihotzez eskerrik asko, zinez eskerrik asko.

Gutxieneko zerbitzu minimoek oso argi erakusten dute gure instituzioak zaintza sektoreko enpresekiko duten erabateko menpekotasuna. Sistemaren maltzurkeria oso agerian uzten dute. Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezartzen ditu eta horrek berekin dakar gaur jende gehiago aritzea gutxieneko zerbitzu gisa lanean. Ratioei buruzko dekretuak berak egun arrunt baterako eskatzen dituenak baino izugarria. Baina argi izan dezatela bai hiru Foru Aldundiek, bai Udalek, bai Eusko Jaurlaritzak edo nafarroakoak defendatzen duzuen sistema honekin bukatu arte pertsonen bizitzen gainetik dagoen sistema maltzur eta gupidagabe honekin bukatu arte ez garela geldituko.

Instituzioena eta sektoreko enpresen propagandak jada ez du inor engainatzen. Bizi dugun sarraskiaren erruduna ez da bakarrik Covid 19a, guztiz ankerra den sistema hau ere badu errudun. Sistema honek ehunka hildako uzten ari da lanera goazen  bakoitzean beldurrez goaz. Izan ere, maite eta estimatzen dugun jende asko hiltzen dela ikusteaz gain, gu eta gure senideen osasuna arrisku larrian jartzen ari garenaren oso konsziente gara. Zer ezkutatzen du lankidetza publiko pribatuaren gezur handi honek?

  • Plantilla guztiz eskasak eta ratio gizagabeak, zaintzaileok gaizki tratatzen gaituzten lan kargak, dakartzatenak eta behar besteko arreta bermatzen ez dutenak. Eta era berean pertsonek zainduak izateko duten eskubidea urratzen dutenak.
  • Egutegi gizagabeak, agendak leporaino eta 365 egun eta 24 orduko prestasun osoa langileak argitzera daramatzatenak. Hilabete bukaerara iristea bermatzen ez dituzten soldatak. Errealitate horrek eusten dio soldata arrakalari, baliabide materialetan eta babes neurrietan ez inbertitzea arrisku larrian jartzen baitu bai gure osasuna, bai zaintzen ditugun eta nahi ditugun pertsonena ere.
  • Arreta eskasa gizatasunik gabea, emakumezko langileen aparteko ahaleginean bakarrik oinarritzen dena. Pribatizaziorako apustu sendoa eta guztiaren gainetik enpresen irabaziak bermatuko dituen sistema: plantillak murriztu, lan baldintzak okertu eta arreta denbora murrizten den heinean handitzen diren irabaziak.

Baina hori bukatu da. Gaurko egunak argi erakusten digun bezala, asko eta asko gara, aski da esaten dugunak. Sistema aldaketa behar dugu, non esklabotzatik klandestinitatetik edo prekarietatetik aterako dituen milaka emakumeek gizarte osoaren zainketen pisua gure bizkarrean kargatzen duguna.

Ez dugu onartuko personen bizitzarekin negozio egiten jarraitzea

Lanera beldurrik gabe joateak bermatzen digun sistema, interes kapitalista eta alderdikoien aurrean blindatuta egongo den sistema ezinbestekoa dugu. Langile guztiak publikoak izango garen sistema behar dugu. Azpikontratazioaren eta behin-behinekotasunaren zaintza bizi izan dugun langile guztion subrogazioa eta finkotasuna bermatuko duena. Plantilla kabalak eta hurbilekoa eta goxoa den zaintza bermatuko duten sistema behar dugu, zaintza behar duten pertsonak modu duin eta integralean artatuak izan daitezen bizitzako ziklo guztietan, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Hurbiltasunean kalitatezko tratuan eta pertsonen autonomiarekiko errespetuan oinarritutako zaintza eredua.

Lan baldintza duinak dituen sistema behar dugu, hilabete amaierara iristea ahalbidetuko duena eta zainketen balio soziala eta produktiboa aitortuko duena. Genero arrakala ezabatzeko benetako neurriak dituen sistema behar dugu. Laneko osasuna bermatzeko neurri eraginkorrak dituen sistema behar dugu, bereziki arrisku psikosozialean prebentzioa bermatuko duena. Langileentzako erreparazio demozionalerako plan bat duen sistema behar dugu, pandemiak uzten dizkigun ondorio larriak, neurri batean behitzat arinduko dituena. Gure agintariek argi eduki dezatela ez garela geldituko lortu arte. Gehiegi da jokoan duguna interes pribatuen esku uzteko. Ez dugu onartuko personen bizitzarekin negozio egiten jarraitzea. Une historikoa bizitzen ari gara eta gu historia aldatzera etorri gara. Inork ez dezala ahaztu garrantzitsuena pertsonen osasuna eta zainketa integrala dela. Ez dadila beste inor hil edo gaixotu sistema anker honengatik. Aurrera eta biba zuek!

Gora gora gora emakumeen borroka!

Gora ELA!

Larunbatean manifestazioa Bilbon
10.00etan hasiko da manifestazioa Bilboko Zorrotza parking-etik Osasuna eta Eskubideak taldeak deituta, funtsean hiru gaien inguruko aldarrikapena egiteko: herritarren ekonomia, osasuna eta eskubideak. Manifestazioa EITBren egoitza parean amaituko da.

Adituen arteko debate zientifiko bat eskatzen dute eta hori lortu arte ez direla geldituko adierazi dute: "Martxotik hona gaia kudeatzen eta horren inguruan informatzen ari diren horiek denbora soberan izan dute herri honek merezi duen gardentasuna eta pentsaera guztietako iritziak entzuteko mekanismoak martxan jartzeko". Zanbait erakundeetatik erantzunik ez dutela jaso salatu dute, hala nola alderdi politikoak, Bilboko Osakidetza Ordezkaritzako Zuzendaritza, Barne Saileko Ertzaintzaren arduradun nagusia, Bilboko alkatea eta EITBko zuzendaria.

Ondorengo hiru kolektiboei zuzentzen dira aurrerapausua eman dezatela eskatzeko: Eusko Jaurlaritzari, Osakidetzari eta hedabideetako zuzendariei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!