Pandemia garaian motxiladun umeek bizi duten egoera mahaigaineratu du Sarek

Mikel Arberas eta Alba Cabrera 2020ko aza. 18a, 13:46

Ekogunean Xochitl Karasatorrek eta Hize Anduezak hitz egin dute, koronabirusaren garaian kartzeletara bidaiatzearen problematika azaleratzeko. 

Hizek adierazi duenez, aita bisitatzeko orduan ematen ditu autoan sartuta, eta hara iristean ez-ohiko egoera hau dela eta zailtasunak jartzen dizkiete elkar komunikatzeko. Hau da, urrutira bidatzearen arazoari, koronabirusaren oztopoak gehitu behar zaizkio. Bestalde, gazteak nabarmendu du, berandu bada ere, aita Bizkaiara ekarriko dutela eta baikor agertu da. 

Eurekin batera eraman dute, "Urrunketa + Covid19 = Umezurtz" jartzen duen kartela, zeinak, ondo adierazten duen egun motxiladun haurrek bizi duten egoera. Xochitl Karasatorrek egoerari buruzko azalpenak eman ostean, Hizerekin nolabaiteko solasaldia eduki du, eta euren bidaietaz jardun dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!