Berri onak ospatzeko, 'Bertikaletik mundura' izeneko kanpaina sortu dute instagramean (@ixa.serieaplikazioa). Izendapen internaziolekin batera eta ikusle guztiek ulertu ahal izateko helburuarekin, atalak azpitituluekin egongo dira ikusgai aipatutako sare sozialean. Hasiera batean gazteleraz baino ez dira agertuko, baina, jaialdi internazionalen datak gerturatu ahala, hizkuntza gehiago gehituko dituzte. Azaroaren 17tik aurrera kaleratuko dituzte 6 atalak, banan-banan.
IXA, mugikorrentzat esklusiboki sortutako lehenengo websaila da. Formatu bertikalean grabatuta dago bere osotasunean. Euskaraz eta gazteei zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak aurrera atera ahal direla erakutsi nahian ekoiztu da saila. Hainbat gai jorratzen ditu IXAk, baina denbora da atalen amua.
Lehenengo denboraldia 6 ataletaz osatuta dago. Bakoitza “ez-leku” ezberdin batean garatzen da. Ez-lekuak espazio unibertsalak dira, atenporalak, horietan pertsonak zenbakietan bihurtzen dira eta nortasuna galtzen dute. Horregatik, atal bakoitza denbora pertzepzio ezberdin batetik azalduta dago, leku bakoitzean denborak ezberdin aurrera egiten duelako.