Martxan da Buruntzaldean Eskolako Agenda 2030

Aiurri 2020ko aza. 19a, 11:05

Ikastuarte berria hastearekin batera ekin diote Eskola Agenda 2030 egitasmoari. Ezaguna den Agenda 21 atzean utzi eta beste programa bati eman diote hasiera, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko hamazazpi helburuak oinarri.  

Lehorreko ekosistemetako bizia izango du ardatz agendak, eta aurtengo ikasturtean basoaren gainean arituko dira. Helburu nagusia “lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea” da, baita kueaketa jasangarriaren alde egitea ere. Horrez gain, basamortutzeen eta lurren degradazioa gelditzea izango dute oinarrian, biodibertsitatearen galeraren etena ahaztu gabe. 

Artelatz Ingurmen Zerbitzuak enpresak bideratzen du proiektura, eta Buruntzaldea eskualdean, eta bertako ikastetxeekin batera. Andoaingo eta Urnietako udalek ere bultzatu dute egitasmoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!