Indarkeria matxistari aurre egiteko argazkia, Tolosaldeko herrietan

Iaz emakumeenganako indarkeria salatzeko ekitaldia, Zizurkilen.

Indarkeria Matxista Aurkako Nazioarteko Egunerako, azaroaren 25erako, elkarretaratzea deitu du Aiztondoko Mugimendu Feministak. Villabona eta Zizurkil herriak lotzen dituen Zubimusu zubian izango da, 19:00etan.

Gaur, azaroak 20, Indakeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, argazkia aterako da Tolosaldeko zenbait herritan. Lehenengo, Zizurkilen aterako da argazkia Joxe Arregi plazan, 18:30ean. Orduerdi beranduago, 19:00etan, Amasa-Villabonako eta Asteasuko plazetan ere aterako da argazkia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!