Covid19 | Datuak egunez egun

31 kasu gehiago zenbatu dira eskualdean, horietatik 20 Andoainen

Aiurri 2020ko aza. 19a, 12:32

Eskualdean 31 kasu zenbatu dira; 20 Andoainen, 6 Amasa-Villabonan, 2 Urnietan eta Zizurkil, Asteasu eta Larraulen bakarra. Azken bost egunetan UCI-ZIUn dagoen pertsonen kopuruak beheruntz egin du. Baita ospitalean dauden pertsonen kopurua ere.

Andoainen egoera hobetzen ari zela zirudien, baina 20 positibo gehiago antzeman dira, gauzak horrela, intzidentzia tasak 1000ko langa gainditu du. Urnietan, berriz, egoera bestelakoa da, egoera hobetzen ari da bi kasu gehiago zenbatu diren arren. Izan ere, intzidentzia tasa jaisten ari da, eta biharko egunean horrela jarraitzen badu, semaforo gorrian egoteari utziko dio. 

EAE mailako datuak

Atzo, 14.886 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.069 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 136 kasu zenbatu dira Araban, 432 Bizkaian eta 478 Gipuzkoan; 23 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo.

Kutsatze kasuak azaroaren 16tik 22era:

HERRIA

AZAR 16 AZAR 17 AZAR 18 AZAR 19 AZAR 20 AZAR 21 AZAR 22

ANDOAIN

13 7 20        

URNIETA

0 1 2        

ZIZURKIL

1 0 1        

VILLABONA

8 1 6        

ASTEASU

0 0 1        

ADUNA

0 0 0        

LARRAUL

0 0 1        

GIPUZKOA

411 459 478      

 

Kutsatze kasuak azaroaren 9tik 15era:

HERRIA

AZAR 9 AZAR 10 AZAR 11 AZAR 12 AZAR 13 AZAR 14 AZAR 15

ANDOAIN

7 16 9 16 11 11 1

URNIETA

1 1 2 2 0 1 0

ZIZURKIL

2 7 2 2 4 5 3

VILLABONA

6 3 3 4 2 9 2

ASTEASU

2 1 1 1 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 1 2 0 2 0 0

GIPUZKOA

552 569 601 619 528 445
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!