Covid19 | Datuak egunez egun

Eskualdean kutsatzeek behera egin dute eta Urnietan semaforo laranjara igaro dira

Aiurri 2020ko aza. 20a, 12:32

Eskualdean positiboek behera egin dute nabarmen. Andoainen eta Urnietan 5 kasu zenbatu dira, Zizurkilen 3, Amasa-Villabonan 2 eta Asteasun bakarra. Andoainen intzidentzi tasa berriro ere 1000ko langatik jaitsi da, atzoko egunarekin alderatuz, 15 kasu gutxiago zenbatu baitira. Urnietan egoerak hobetzen jarraitzen du; izan ere, jada ez dago semaforo gorria eta ID tasa inoizko baxuena dauka, 0,39an. Amasa-Villabonan ere intzidentzia eta ID tasek behera egin dute, nahiz eta, oraindik egoera ez den oso ona.

Atzo, 14.391 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 935 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 109 kasu gehiago zenbatu dira Araban, 412 Bizkaian eta 407 Gipuzkoan; 7 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 62 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 135 pertsona ZIUn daude. Azken sei egunetan ospitalean dauden pertsonen kopurua beheruntz doa.

Kutsatze kasuak azaroaren 16tik 22era:

HERRIA

AZAR 16 AZAR 17 AZAR 18 AZAR 19 AZAR 20 AZAR 21 AZAR 22

ANDOAIN

13 7 20 5      

URNIETA

0 1 2 5      

ZIZURKIL

1 0 1 3      

VILLABONA

8 1 6 2      

ASTEASU

0 0 1 1      

ADUNA

0 0 0 0      

LARRAUL

0 0 1 0      

GIPUZKOA

411 459 478 407    

 

Kutsatze kasuak azaroaren 9tik 15era:

HERRIA

AZAR 9 AZAR 10 AZAR 11 AZAR 12 AZAR 13 AZAR 14 AZAR 15

ANDOAIN

7 16 9 16 11 11 1

URNIETA

1 1 2 2 0 1 0

ZIZURKIL

2 7 2 2 4 5 3

VILLABONA

6 3 3 4 2 9 2

ASTEASU

2 1 1 1 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 1 2 0 2 0 0

GIPUZKOA

552 569 601 619 528 445
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!