Covid19 | Datuak egunez egun

Lau aste igaro dira Beterri-Buruntza osoa eremu gorrian sartu zenetik

Jon Ander Ubeda 2020ko aza. 23a, 19:36

©Noaua

Duela lau asteko datuen alderaketa eginez gero Andoain, Hernani eta Lasarte-Oria herrietan intzidentzia tasa nabarmen jaistea zein zaila izaten ari den ikus daiteke. Astigarragan, Urnietan eta Usurbilen, aldiz, hobekuntza nabarmenagoa izan da. 

Azaroak 20-21-22 asteburuko postibo kopuruak eta azken 14 egunetako intzidentzia tasa metatua:

  • Andoain: 15 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 876,55. ID: 0,89.
  • Astigarraga: 6 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 663,43. ID: 0,75.
  • Hernani: 21 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 984,36. ID: 0,63.
  • Lasarte-Oria: 15 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 632,14. ID: 0,66.
  • Urnieta: 3 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 290,79. ID: 0,40.
  • Usurbil: 5 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 427,35. ID: 0,69.

Urriak 23-24-25 asteburuko postibo kopuruak eta azken 14 egunetako intzidentzia tasa metatua

Gipuzkoako datuak goruntz doaz etengabe, eta azken asteetan ezagun egin den “semaforo gorria” eskualde osoan piztu da. Astigarraga izan zen lehen herrigunea, Urnieta bigarrena. Eta atzetik iritsi ziren Hernani eta Andoain. Astelehen horretan, urriaren 26a, jakin zen Lasarte-Oria eta Usurbil ere gorriz irudikatu zituela Osakidetzak.

  • Andoain: 21 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 669,12. ID: 1,35.
  • Astigarraga: 17 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 1100,32. ID: 1,58.
  • Hernani: 62 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 944,39. ID: 1,91.
  • Lasarte-Oria: 17 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 531,21. ID: 1,30.
  • Urnieta: 48 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 2294,02. ID: 3,09.
  • Usurbil: 10 kasu positibo. Intzidentzia tasa: 553,97. ID: 2,33.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!