Euskara eta musika uztartuko ditu Euskaraldiak antolatutako bigarren solasguneak

Aiurri 2020ko aza. 25a, 11:45

Bost egun besterik ez dira igaro  Euskaraldiaren bigarren edizioa hasi zenetik. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa proposatu ez ezik, mahai-inguruak antolatu ditu Euskaraldiak Kutxa-fundazioarekin batera. Lehena, hilaren 23an izan zen. Gaur izango da bigarrena: “Musikariak euskaraz kantatzeko erabakiaz mintzo”.

Leire Palacios kultur eragilea eta PuntuEUS-eko arduraduna izango du gidari solasaldiak. Harekin batera, izango dira Rafa Rueda abeslari eta gitarra-jole bizkaitarra eta Maria Rivero sortzaile naiz musikaria. Euren ondoan egongo da Alex Sardui ere, hain zuzen, Gatibu taldearen abeslaria.

Kutxa Kultur Plazan da hitzaldia, 19:00etan. Solasaldiak bertatik bertara jarraitzeko aukera izango da. Aretoaren aforoa mugatua dago eta izena eman beharra dago aurrez euskaraldia.eus/solasguneak orrialdean. Gainera, EiTB.eus-ek solasaldiak streaming bidez eskainiko ditu internetez jarraitu ahal izateko. Eitb.eus atarian eta Euskaraldiaren webgunean egongo dira ikusgai mahai-inguruak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!