Covid19 | Datuak egunez egun

3 kasu zenbatu dira Andoainen, eta bana Urnietan eta Amasa-Villabonan

Aiurri 2020ko azaroaren 27a

Egoera egonkortzen ari da, eta eskualdean kasuek nabarmen egin dute behera. Andoainen oraindik semaforo gorrian dagoen arren, intzidentzia tasak beheruntz egiten jarraitzen du. Aiztondo mailan Amasa-Villabonan antzeman da positibo bakarra.

Atzo, 11.233 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 624 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 85 kasu zenbatu dira Araban, 224 Bizkaian eta 307 Gipuzkoan; 8 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

 Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 63 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 132 pertsona ZIUn daude, atzo baino 2 pertsona gutxiago.

Kutsatze kasuak azaroaren 23tik 29era:

HERRIA

AZAR 23 AZAR 24 AZAR 25 AZAR 26 AZAR 27 AZAR 28 AZAR 29

ANDOAIN

2 9 8 3      

URNIETA

1 2 1 1      

ZIZURKIL

1 2 0 0      

VILLABONA

0 0 2 1      

ASTEASU

0 0 0 0      

ADUNA

0 0 0 0      

LARRAUL

0 0 0 0      

GIPUZKOA

235 275 288 307    

HERRIA

AZAR 16 AZAR 17 AZAR 18 AZAR 19 AZAR 20 AZAR 21 AZAR 22

ANDOAIN

13 7 20 5 9 3 3

URNIETA

0 1 2 5 0 1 2

ZIZURKIL

1 0 1 3 0 3 0

VILLABONA

8 1 6 2 1 3 0

ASTEASU

0 0 1 1 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 1 0 0 2 0

GIPUZKOA

411 459 478 407 369 299
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!