Covid19 | Datuak egunez egun

22 kasu azken hiru egunetan, horietatik 14 Andoainen

Aiurri 2020ko aza. 30a, 12:32

Andoainen 14 kasu zenbatu dira azken hiru egunetan, 5 Amasa-Villabonan, 2 Urnietan eta bakarra Larraulen. Andoinen kutsatuak antzematen jarraitzen den arren, intzidentzia tasak beheruntz egin du leunki. Amasa-Villabonan egoera asko hobetu da, jada semaforo gorria atzean utzi du. Urnietan ere egoera nabarmen hobetu da azken bi asteetan.

Atzo, 6.467 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 435 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 45 kasu gehiago zenbatu dira Araban, 206 Bizkaian eta 177 Gipuzkoan; 7 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 136 pertsona ZIUn daude, atzoko datuekin alderatuz gero, lau pertsona gehiago. Oro har, Osakidetzan ospitaleratutako pertsonen kopurua handitu egin da. 

Oinarrizko birsorkuntza tasa gora

Asteburuko datuekin oinarrizko birsorkuntza tasa zertxobait igo egin da, eta azken egun luzeetako joera aldatu egin da. Datu orokorrak onak izanik ere, birusaren eragina apaltzea zeinen zaila den ikus daiteke birsorkuntza tasan eta ospitaleratzeen grafikoan.

Aurreko astelehenean 28 kasu, astelehen honetan 22

Positiboen kopurua egonkor dago, eta horren isla aurreko asteleheneko datuan aurki daiteke. Azaroaren 23an 28 kasuren berri eman zuen Osakidetzak. Gaurkoan 22 kasuren berri eman du. 

Kutsatze kasuak azaroaren 23tik 29era:

HERRIA

AZAR 23 AZAR 24 AZAR 25 AZAR 26 AZAR 27 AZAR 28 AZAR 29

ANDOAIN

2 9 8 3 3 4 7

URNIETA

1 2 1 1 0 1 1

ZIZURKIL

1 2 0 0 0 0 0

VILLABONA

0 0 2 1 3 1 1

ASTEASU

0 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 1

GIPUZKOA

235 275 288 307 232 210
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!