Presaburuko iturria eta lokomotoraren bi ur depositu garbitu dituzte Leitzaranen

Xabier Lasa 2020ko aza. 30a, 19:50

Burdina taldeko boluntarioak auzolanean jardun dute azken egunetan, Plazaolako trenbide zaharrean. Hain zuzen, Presaburuko iturriaz gain baporezko lokomotorak urez zamatzeko erabiltzen zituzten bi ur-deposituak (Ollokiko estazioaren eta Bertxingo argindarraren parean daudenak) garbitu dituzte, irudietan ikus daitekeen bezala. Argazkiak Burdina taldeak utzitakoak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!