Covid19 | Datuak egunez egun

Eskualdean 3 kasu gehiago antzeman dira eta intzidentzia tasak beherunzko joera hartu du

Aiurri 2020ko abe. 1a, 12:52

Eskualdean hiru kasu soilik zenbatu dira; Andoainen, Amasa-Villabonan eta Larraulen bakoitzean kasu bakarra antzeman da. Andoainen oraindik semaforo gorrian dagoen arren, datorren astean laranjara igaro daiteke. Beste herrietan, berriz, kasuak gutxituz doaz.

Atzo, 8.693 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 486 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 71 kasu zenbatu dira Araban, 222 Bizkaian eta 186 Gipuzkoan; 7 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 131 pertsona ZIUn daude, atzo baino 5 gutxiago. Ospitaleratzeetan ere beherakada nabarmena ikusi da, seinale ona.

Kutsatze kasuak azaroaren 30tik abenduaren 6era:

HERRIA

AZAR 30 ABEN 1 ABEN 2 ABEN 3 ABEN 4 ABEN 5 ABEN 6

ANDOAIN

1            

URNIETA

0            

ZIZURKIL

0            

VILLABONA

1            

ASTEASU

0            

ADUNA

0            

LARRAUL

1            

GIPUZKOA

186          

Kutsatze kasuak azaroaren 23tik 29era:

HERRIA

AZAR 23 AZAR 24 AZAR 25 AZAR 26 AZAR 27 AZAR 28 AZAR 29

ANDOAIN

2 9 8 3 3 4 7

URNIETA

1 2 1 1 0 1 1

ZIZURKIL

1 2 0 0 0 0 0

VILLABONA

0 0 2 1 3 1 1

ASTEASU

0 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 1

GIPUZKOA

235 275 288 307 232 210
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!