Covid19 | Datuak egunez egun

Urriaren 9az geroztik lehen aldiz Andoainen ez da kasu positiborik antzeman

Aiurri 2020ko abe. 2a, 12:38

Andoain eremu laranjara hurbiltzen ari da. Urriaz geroztik eremu gorrian zegoen, eta hilabete eta erdi ondoren 500 azpiko intzidentzia tasara gerturatzen ari da. Gaurkoan 0 kasuren berri eman dute. Urriaren 9tik ez zen horrelakorik gertatzen Andoainen.

Atzo, 8.938 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 564 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 101 kasu zenbatu dira Araban, 257 Bizkaian eta 195 Gipuzkoan; 11 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 129 pertsona ZIUn daude. Bestalde, azaroaren 23tik 29ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 81 hildako egon direla.

UCI-ZIU

Aspaldiko partez daturik baxuena eman du Osakidetzak. 129 lagun daude, egun, UCIn. Herenegun 136 lagun zeuden egoera larrian.

Ospitaleratzeetan ere jaitsiera nabarmena eman da. Herenegun 418 lagun zeuden ospitalean, gaurko datuen arabera 362 dira.

Kutsatze kasuak azaroaren 30tik abenduaren 6era:

HERRIA

AZAR 30 ABEN 1 ABEN 2 ABEN 3 ABEN 4 ABEN 5 ABEN 6

ANDOAIN

1 0          

URNIETA

0 0          

ZIZURKIL

0 0          

VILLABONA

1 1          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

1 0          

GIPUZKOA

186          
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!