Covid19 | Datuak egunez egun

Osasun Ministeritzaren proposamena

Aiurri 2020ko abe. 3a, 08:00

Erkidegoen arteko bilkuraren ostean, Osasun Ministeritzak aholku sorta argitara eman du. Eguberriei begirako aholkuak dira. Euskadin, datozen egunetan zehaztuko dira neurri zehatzak baina ez dira Osasun Ministeritzatik zabaldu direnetik hain ezberdinak izango.

  • Mugikortasuna: Familiarteko bilkurak egin ahal izateko Erkidego ezberdinen arteko mugikortasuna ahalbidetuko da. Ondo justifikatutako kasuetan izan behar du.
  • Familiarteko otorduak: Gehienez ere 10 pertsonako taldeak abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean.
  • Ikasleak: Etxetik kanpo ikasten ari diren ikasleei aurreko 10 egunetan prebentzio neurriak areagotzeko eskaera egiten zaie.
  • Etxeratze agindua: Abenduaren 24ko eta 31ko gauean 01:30ak arte luzatuko da, eta soilik bakoitza bere etxebizitzara itzultzeko. Inolaz ere ez da bilkura sozialetara joateko aukerarik izango.
  • Eguberrietako hitzorduak: Jende pilaketak saihesteko, ez dira ekitaldi handiak egitea baimenduko.
  • Ekitaldi estatikoak lehenetsiko dira, sarbidea hobeto kontrolatzeko eta ahal dela ekimen telematikoak egiteko gomendioa luzatu dute.
  • Ostalaritza: Erkidegoetan indarrean dagoen araudia jarraitu beharko da. Aireztatutako guneen erabilera areagotzeko gomendioa luzatu dute, herritargoak espazioa irabaz dezan.
  • Adinekoak: Egoitzatik irten daitezkeen egoiliarrak burbuila modukoan egoteko gomendioa luzatu dute, Eguberriak familiakide egonkor batean igaro ditzan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!