Covid19 | Datuak egunez egun

"Azken egunetan intzidentzia tasaren jaitsiera moteltzen ari da, beraz erne egoten jarraitu behar dugu"

Aiurri 2020ko abe. 3a, 18:53

Ignacio Garitano Osasun Saileko zaintza eta kontrol programaren koordinatzaileak Euskadiko egoera epidemiologikoa aztertu du: "Ospitaletan ingresatzen duen pertsona kopuruak behera egiten jarraitzen du. UCI-ZIUtan dagoen jende kopurua altua den arren, arindu egin da presioa".

Intzidentziari buruz honakoa esan du: "Udalerri asko gorritik laranjara pasa dira. Egoera hobetu da, hori horrela da. Azken egunetan intzidentzia tasaren jaitsiera moteltzen ari dela dirudi, beraz erne egoten jarraitu behar dugu".

Eguberriei buruz, azkenik, Ez gabonak egitearen alde agertu da: "Geroz eta jende gutxiago elkartuz gero, hobeto. Gabonak ez Gabonak bihurtzen baditugu, hobeto".

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!