Covid19 | Datuak egunez egun

Eskualdean bi kasu zenbatu dira, bana Andoainen eta Amasa-Villabonan

Aiurri 2020ko abe. 4a, 12:39

Eskualdean egoera hobetzen ari dela dirudi; herri guztiak eremu gorritik behera kokatu dira, eta positiboek beheruntz egin dute nabarmen.

Atzo, 10.140 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 519 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 103 kasu zenbatu dira Araban, 208 Bizkaian eta 205 Gipuzkoan; 3 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 129 pertsona ZIUn daude.

UCI-ZIU

Hirugarren egunez jarraian 130 lagun azpitik daude egoera larrian. Gaurkoan 129 lagun dira. Ospitaleratzea ere beheruntz doa. Gaur 335 lagun dira, atzo baino bi lagun gutxiago.

Herriz herri, datuak:

Andoainen, atzo bezalaxe, kasu positibo bakarra:

  • +1 kasu positibo
  • Intzidentzia tasa: 361,32
  • ID: 0,51

Urnieta laugarren egunez jarraian kasu positiborik gabe:

  • +0 kasu positibo
  • Intzidentzia tasa: 161,55
  • ID: 0,59

Zizurkilen aste osoan, jarraian, kasu positiborik gabe:

  • +0 kasu positibo

Amasa-Villabonan kasu bakarra, eta intzidentziak nabarmen behera:

  • +0 kasu positibo
  • Intzidentzia tasa: 253,98
  • ID: 0,41

Adunan atzokoan bi kasu positibo, gaurkoan zero:

  • +0 kasu positibo

Asteasun aste osoan, jarraian, kasu positiborik gabe:

  • +0 kasu positibo

Larraulen hiru egunez jarraian kasu positiborik gabe:

  • +0 kasu positibo
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!