Covid19 | Datuak egunez egun

Euskadiko positibotasun maila %6,5ean egonkor dago

Aiurri 2020ko abe. 6a, 12:52

Positibotasun maila %6,5ean dago, ostiralean 6.985 eta larunbatean 8.041 proba egin eta gero.

Ostiralean 196 positibo antzeman ziren Gipuzkoan (Euskadin 520), eta larunbatean 144 (Euskadin 452).

Asteburu osoan zehar UCI-ZIUn daudenen kopurua egonkor dago: 130 lagun.

Ohikoa denez, asteburuetan Osakidetzak ez du udalerrietako datu zehatzik ematen ezta oinarrizko birsorkuntza tasaren daturik ere ez. Azken hori igotzen ari da azken egunetan, eta hori da Osakidetzakoen aldetik kezka eragiten duen aldagaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!