Espetxean daudenentzako arropa eta produktu bilketa egingo da

Aiurri 2020ko abe. 7a, 09:16

Villabonako Jesusen Bihotza Parrokiak gogorarazi du Gipuzkoako Elizako Espetxe Pastoraltzak Eguberrietako kanpaina plazaratu duela. Helburua Martuteneko presoei Gabonetako opari gisa zenbait produktu eskaintzea da. Bilketa abenduaren 13ra arte egingo da.

Honako produktuak oparitu daitezke:

  • Barruko arropa berria: gizonezkoena M neurria, manga motzeko kamisetak, galtzontzilloak.
  • Txandal galtzak eta kirol jertseak.
  • Bainurako oinetakoak (neurria 39tik 44ra).
  • Kirol oinetakoak (neurria 39tik 45era).
  • Turroi biguna.
  • Tabakoa (gorria) eta metxeroa.
  • Zigiluak: A motatakoak, gutunazalak eta boligrafoak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!