Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen ez da kasu positiborik izan asteburu osoan zehar

Aiurri 2020ko abe. 7a, 12:45

Andoainen, Villabonan, Adunan, Asteasun eta Larraulen ez da kasurik izan asteburu osoan zehar. Zizurkilen 2 eta Urnietan 3 kasu egon dira, aldiz.

Andoain

  • +0 Ostirala
  • +0 Larunbata
  • +0 Igandea
  • Intzidentzia: 260,96
  • ID: 0,41

Amasa-Villabona

  • +0 Ostirala
  • +0 Larunbata
  • +0 Igandea
  • Intzidentzia: 186,25
  • ID: 0,38

Urnieta

  • +2 Ostirala
  • +0 Larunbata
  • +1 Igandea
  • Intzidentzia: 161,55 
  • ID: 0,56

Zizurkil

  • +0 Ostirala
  • +2 Larunbata
  • +0 Igandea
  • Intzidentzia: 165,07
  • ID: 0,45

Aduna, Asteasu eta Larraulen kasurik ez da izan.

315 positibo izan ziren, atzokoan

Lurraldeen arabera: 49 Araban, 156 Bizkaian, 106 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Positibotasun tasa %6,5ean egon da bi egunez jarraian, eta atzokoan %6ra jaitsi zen.

Opsitaleratzeak

Geroz eta jende gutxiagok sartu behar izan du Osakidetza sareko ospitaleetan. UCI-ZIUn dagoen kopurua 130 inguruan egonkor dago, eta egun ospitalean 326 lagun daude. Azken bi datu horiek nabarmen jaistea kosta egiten ari da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!