Covid19 | Datuak egunez egun

Kasu positiborik ez zen antzeman atzokoan, eskualde osoan

Aiurri 2020ko abe. 8a, 13:38

Laugarren egunez jarraian Andoainen ez da COVID-19 kasu positiborik eman. Aduna, Asteasu, Larraul, Villabona, Urnieta eta Zizurkil herrietan ere ez zen kasu positiborik antzeman atzokoan.

Euskadi mailan atzo 6.616 proba egin zituen Osakidetzak, 369 emaitza positiborekin. Positibotasun tasak beheruntz egiten darrai, eta % 5,6ean dago egun. Lurraldeka, hauexek positiboak: 81 Araban, 140 Bizkaian, 145 Gipuzkoan eta 1 beste autonomia erkidego batzuetan.

Gipuzkoan Arrasate, Eibar eta Ordizia udalerriak dira gorriz daudenak. Donostia atzokoan eremu gorritik irten zen.

Intzidentzia eta ID tasak hiru udalerri handienetan:

Andoain

  • +0 Ostirala
  • +0 Larunbata
  • +0 Igandea
  • +0 Astelehena
  • Intzidentzia: 247,57 
  • ID: 0,44

Amasa-Villabona

  • +0 Ostirala
  • +0 Larunbata
  • +0 Igandea
  • +0 Astelehena
  • Intzidentzia: 186,25
  • ID: 0,50

Urnieta

  • +2 Ostirala
  • +0 Larunbata
  • +1 Igandea
  • +0 Astelehena
  • Intzidentzia: 145,40
  • ID: 0,50

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!