Covid19 | Datuak egunez egun

6 kasu zenbatu dira eskualdean, horietatik 5 Amasa-Villabonan eta bakarra Andoainen

Aiurri 2020ko abe. 9a, 12:31

Eskualdean, oro har, kasuek beheruntz egin dute eta egoera egonkortzen ari dela dirudi; bestalde, atzoko egunean 5 positibo antzeman ziren Amasa-Villabonan. 

Atzo, 8.234 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 450 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 73 kasu zenbatu ziren Araban, 227 Bizkaian, eta 143 Gipuzkoan; 7 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 125 pertsona ZIUn daude. UCI-ZIUn 128 lagun daude egun, eta Osakidetzako ospitale sarean 388 lagun gehiago daude.

Bestalde, azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 76 hildako egon direla.

Positibotasun tasa %5,5ean dago, pixkanaka beherunzko joera erakutsiz. Oinarrizko birsorkuntza tasa ere jaisten ari da. Euskadiko tasa 0,89koa da, eta Gipuzkoakoa da daturik apalena: 0,84.

Kutsatze kasuak abenduaren 7tik abenduaren 6era:

HERRIA

ABEN 7 ABEN 8 ABEN 9 ABEN 10 ABEN 11 ABEN 12

ABEN 13

ANDOAIN

0 1          

URNIETA

0 0          

ZIZURKIL

0 5          

VILLABONA

0 0          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

0 0          

GIPUZKOA

145 143        

Kutsatze kasuak azaroaren 30tik abenduaren 6era:

HERRIA

AZAR 30 ABEN 1 ABEN 2 ABEN 3 ABEN 4 ABEN 5 ABEN 6

ANDOAIN

1 0 1 1 0 0 0

URNIETA

0 0 0 0 2 0 1

ZIZURKIL

0 0 0 0 0 2 0

VILLABONA

1 1 0 0 0 0 0

ASTEASU

0 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 2 0 0 0 0

LARRAUL

1 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

186 195 241 205 197 146
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!