Covid19 | Datuak egunez egun

Ostalaritzaren barnealdea %50ean zabaldu ahal izango da, terraza zerbitzua eskaintzearekin batera

Aiurri 2020ko abe. 9a, 20:45

Urkulluk LABIn adosturikoaren berri eman du. Ostalaritza goizeko 06:00tan ireki ahal izango da, iluntzeko 20:00ak arte. Beti ere intzidentzia tasa metatua 500 azpikoa den udalerrietan. Aldagai hori eskualde osoan ematen da, beraz irekiera gertu dago. Horrez gain, Gipuzkoan barrena mugitzeko aukera berrezarri dute.

Intzidentzia tasa metatua ostalaritza irekitzeko gakoa

Gipuzkoa osoan, gaurko egunez, soilik Arrasate, Eibar eta Ordizia daude eremu gorrian. Udalerri horietan, beraz, ezinezkoa izango da ostalaritza irekitzea. Gainerako udalerrietan bai. Andoainen, Urnietan, Villabonan eta Aiztondoko udalerrietan intzidentzia tasa apala da eta horri esker ostalaritza zerbitzua ireki ahal izango da.

LABIn hartutako neurri nagusiak:

  • Terraza zerbitzuaren berrirekiera.
  • Taberna eta jatetxeen barrualdeko zerbitzuaren irekiera, %50ean.
  • Barran edatea galerazita dago. Beti ere, eserita.
  • Ordutegia: 06:00tik 20:00tara zabalik.
  • Terrazetan erretzea galerazita.
  • Terrazetan edaten ez denan musukoa jartzea derrigorrezkoa da.

Mugikortasuna

Udalerri barruko itxiera perimetrala bazterrean utziko dute, eta Gipuzkoa osoan mugitzeko aukera eskainiko da.

Gauez mugikortasuna eten egingo da, orain arte bezala. Salbuespenak Gabonetako ospakizunak, 01:30ak arte izango dena.

Gabonetako ospakizunak

6 pertsona gehienez ere. Eguberrietako ospakizunetan salbuespena aplikatuko da, gehienez 10 pertsona elkartzeko gomendioa luzatuz.

Pilaketak saihesteko neurriak ezarriko dira. Beraz Eguberrietako ekitaldi guztiak galeraziko dira: Sansilbestreak, gabon kantuak, kanpaikadak, Santomasak, Kabalgatak, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera...

Kirola

Federatu mailako entrenamenduak 6 lagunekoak eta dutxa zerbitzua banaka. Eguberriak eta gero kirol jarduea berrezartzeko asmoa.

Eskola-Kirola eta bestelako lehiaketak berrabiatzea datorren urtarrilaren 11n aztertuko dute.

Adinekoen egoitza

Bisitaldiak berrezartzeko protokoloa ezarri dute.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!