'Ituñer' fenomenoa puri-purian

Aiurri 2020ko abe. 10a, 10:33

2018an 'La casa de papel' telesaila Netflixen ematen hasi zirenean egin zuen eztanda Ituñer fenomenoak, eta gaurdaino areagotzen joan da Itziar Ituño aktorearen fan kopurua. Instagramen ia bost milioi jarraitzaile eta hainbat fan talde ditu, 45 herrialde baino gehiagokoak. Fan sutsuak, euskara jakin barik ere aktorearen bitartez euskal mundura gerturatu direnak. Ttap aldizkariak ikus-entzunezkora ekarri du gaia. Ostiralero Ttap doan irakurri, ikusi, ukitu eta entzuteko deskargatu hemen.

Itziar Ituño aktorea protagonista den 'Hil kanpaiak' filma ikusgai egongo da asteburuan Andoaingo Bastero Kulturgunean.

  • Abenduak 12, larunbata - 19:00.
  • Abenduak 13, igandea - 19:00.
  • Abenduak 14, astelehena - 19:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!