Emandako datu gutxien artean, bada datu deigarri bat. Atzokoan Gipuzkoan positibo emandako herrikideen kopurua 135ekoa izan zen. Gaurkoan, berriz, 243koa. Alde handia dago, beraz. Gaurkoan Euskadi osoan 597 kasuren berri eman dute, atzokoa baina askoz handiagoa (446).
Eusko Jaurlaritzak argitaratzear du neurri berriak ezarriko dituen ebazpena, eta horrek ekarri du gaurko datuen atzerapena. Egunean zehar egingo dutela agindu dute, honako argudioa emanez: “Dekretu-eranskinaren 9.1 puntuan aurreikusitako neurriak aplikatzeak zein eragin izango dituen zehaztuko duen ebazpenean sartu behar diren Euskadiko udalerri guztien ebaluazio sakona egin arte”.