Kiroldegiko hitzorduak online bidez eskatzeko aukera zabaldu dute

Aiurri 2020ko abe. 11a, 14:53

Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain eta Urnietako kiroldegietan hitzordua online bidez eskatzeko aukera jarri dute martxan. Ondoko atarian sartu beharra dago: tramiteak.buruntzaldea.eus.

Dena den, telefono bidez ere erreserbatu ahal izango dira txandak. Batak ez du bestea kentzen. Garikoitz Garagarza udal teknikariak eta Beñat Larrañaga zinegotziak eman dituzte plataforma digital berriaren inguruko xehetasunak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!